Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Irailak 18 - Makea

Aurkezlea: Amaia CASTORENE

Makeako Armarria                   Baigura ikastola

Makeako Herriko Etxea                               Baigura Ikastola

Puntuazio taula

8H 8TX PE 10TX KARTZELA Guztira
Maddi Ane Txoperena Iribarren 91.50 97.00 65.50 97.50 71.00 422.50
Irati Alcantarilla Urdanpilleta 91.00 88.50 64.50 89.00 63.50 396.50
Gillen Hiribarren 91.00 92.50 57.50 89.50 59.50 390.00
Karlos Aizpurua Etxarte 92.00 89.00 48.00 94.00 65.50 388.50
Mizel Mateo 90.00 86.00 51.00 83.50 59.50 370.00
Oier Urreizti 83.50 85.00 60.00 87.50 53.50 369.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Maddi Ane Txoperena Iribarren , Irati Alcantarilla Urdanpilleta 8ko nagusia

Maddi Ane eta Irati, azken aldian biziari buruzko hausnarketa betean sartua den bikotea zirezte. Kontsumismo basatitik ateratzea erabaki duzue. Zertarik hasi pentsatzen ari zarete. Maddi Ane hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Karlos Aizpurua Etxarte , Gillen Hiribarren 8ko nagusia

Karlos eta Gillen gurasoak zarete. Zuen haurrak bere kolegioko lotura liburuxkan gehitua izan den janzkera araudi berria izenpetzea galdegin dizue. Karlos hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Mizel Mateo , Oier Urreizti 8ko nagusia

Mizel eta Oier, zuen etxea elkarrekin erosi zinuten duela hiru urte. Orain, erosle batek bi aldiz diru gehiago proposatu dizue. Mizel hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Gillen Hiribarren , Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko txikia

Gillen eta Maddi Ane konfinamendu bakoitzeko 5 kilo hartu dituzue. Orain beste konfinamendu bat hasiko dela iragarri dute. Gillen hasita 3na bertsu 8ko ttipian

Irati Alcantarilla Urdanpilleta , Mizel Mateo 8ko txikia

Irati, orain dela bi urte agentzia bidez erosi zinuen Argentinarako bidaia ezeztatua izan zen. Gaur, Mizel, agentziako arduradunak deitu zaitu eta bidai birtuala egitea proposatu. Irati hasita 3na bertsu 8ko ttipian.

Oier Urreizti , Karlos Aizpurua Etxarte 8ko txikia

Oier eta Karlos ostatu batean lankideak zirezte. Hirugarren aldia da Karlosek gaueko txanda duelarik ezin etorria adierazi duela. Oier, berriz ere Karlos ordezkatu beharrean zira. Oier hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Puntuari erantzunak

(doinua : xarmengarria). 1) Ikasturte berria zalantzaz betea... 2) Galduko ote dugu irria betiko?

Irati Alcantarilla Urdanpilleta Puntuari erantzunak

(doinua : haizeak bidali du...). 1) Telebistan dabiltza hedatzen beldurra... 2) Gezurra ta egia bereizten nork daki?

Karlos Aizpurua Etxarte Puntuari erantzunak

(doinua : xarmengarria). 1) Mendia zinez modan dugu garai hontan... 2) Ibili ote zira aurten onddo bila?

Gillen Hiribarren Puntuari erantzunak

(doinua : haizeak bidali du). 1) Paradisu fiskalak anitz omen dira... 2) Zenbat aberastasun daukazu gordeta?

Mizel Mateo Puntuari erantzunak

(doinua : xarmengarria…). 1) Sukaldean badago mila gutizia... 2) Gazi ala gozoa zer duzu gustuko?

Oier Urreizti Puntuari erantzunak

(doinua : haizeak bidali du…). 1) Bakea zabaltzera beti jende bera... 2) Gizon xuria berriz ote da nagusi?

Irati Alcantarilla Urdanpilleta , Gillen Hiribarren 10eko txikia

Bikotea zirezte Irati eta Gillen. Irati etxera sartzen zaren bakoitzean, Gillenek ordenagailua bat batean ixten du. Irati hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Maddi Ane Txoperena Iribarren , Oier Urreizti 10eko txikia

Maddi Ane eta Oier elkarrekin bizi zarete. Etxea bezain zaharra den ordulari bat bada bertan: tik tak entzuten da etxe osoan. Maddi Ane ezin jasana zaizu. Oier zuri ez. Maddi Ane hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Karlos Aizpurua Etxarte , Mizel Mateo 10eko txikia

Adiskideak zirezte Karlos eta Mizel. Karlos hegazkin eraikuntza enpresa batean zinuen lana galdu duzu, zure ehunka lankidek bezala. Mizel entzun duzu erraiten, aeronautikaren krisia berri ona dela ingurumenarentzat. Karlos hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko hemen duzu gaia: Familiako kideekin ez kurutzatzeko ahaleginak egin ohi dituzu, baina gaur, ezin izan duzu gonbidapenari ezetza eman.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko hemen duzu gaia: Familiako kideekin ez kurutzatzeko ahaleginak egin ohi dituzu, baina gaur, ezin izan duzu gonbidapenari ezetza eman.
Karlos Aizpurua Etxarte Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko hemen duzu gaia: Familiako kideekin ez kurutzatzeko ahaleginak egin ohi dituzu, baina gaur, ezin izan duzu gonbidapenari ezetza eman.
Gillen Hiribarren Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko hemen duzu gaia: Familiako kideekin ez kurutzatzeko ahaleginak egin ohi dituzu, baina gaur, ezin izan duzu gonbidapenari ezetza eman.
Mizel Mateo Kartzela

Oier Urreizti Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko hemen duzu gaia: Familiako kideekin ez kurutzatzeko ahaleginak egin ohi dituzu, baina gaur, ezin izan duzu gonbidapenari ezetza eman.

Albisteak

2021. urteko XILABA Bertsulari Txapelketaren lehenengo kanporaketarako dena prest

2021. urteko XILABA Bertsulari Txapelketaren lehenengo kanporaketarako dena prest

2021/09/16

Irailaren 18an abiatuko da XILABAren 6. edizioa Makean jokatuko den lehenengo kanporaketan. Bertan Karlos Aizpurua Etxarte, Mizel Mateo, Irati Alcantarilla, Gillen Hiribarren, Oier Urreizti eta Maddi Ane Txoperena Iribarren bertsulariak neurtuko dira. Amaia Castorene arituko da gai-emaile Makeako Herriro Gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izango dituzue salgai.

2021. urteko XILABA Bertsulari Txapelketaren lehenengo kanporaketarako dena prest - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2021/09/18
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Makea
Tokia
Herriko gela