Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gillen Hiribarren

Itsasun (Lapurdi) sortua 1988an. Euskal kulturaz maitemindua, bereziki euskal dantzan eta bertsolaritzan parte harten du. 11 urtetan bertsutan hasia, talde giroa gustatu zitzaion eta aurre egiteari ekin zion.Ofizioz, eraikuntzako teknikari. Bosgarren aldiz hartuko du parte Xilaban. 

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 18 - Makea

Karlos Aizpurua Etxarte, Gillen Hiribarren 8ko nagusia

Karlos eta Gillen gurasoak zarete. Zuen haurrak bere kolegioko lotura liburuxkan gehitua izan den janzkera araudi berria izenpetzea galdegin dizue. Karlos hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Gillen Hiribarren, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko txikia

Gillen eta Maddi Ane konfinamendu bakoitzeko 5 kilo hartu dituzue. Orain beste konfinamendu bat hasiko dela iragarri dute. Gillen hasita 3na bertsu 8ko ttipian

Gillen Hiribarren Puntuari erantzunak

(doinua : haizeak bidali du). 1) Paradisu fiskalak anitz omen dira... 2) Zenbat aberastasun daukazu gordeta?

Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Gillen Hiribarren 10eko txikia

Bikotea zirezte Irati eta Gillen. Irati etxera sartzen zaren bakoitzean, Gillenek ordenagailua bat batean ixten du. Irati hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Gillen Hiribarren Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko hemen duzu gaia: Familiako kideekin ez kurutzatzeko ahaleginak egin ohi dituzu, baina gaur, ezin izan duzu gonbidapenari ezetza eman.

Urriak 30 - Izpura

Gillen Hiribarren, Maindi Murua Berra 8ko nagusia

Gillen eta Maindi. - Zonbeit urtez elgarrekin ezkonduak izan ondotik berexteko erabakia hartu duzue. Orain dakotezue haurreri horren berri eman behar. Gillen hasita 3na bertsu 8ko haundian.

Gillen Hiribarren, Patxi Iriart Hiribarren 8ko txikia
Patxi, Gillenek landareak eskaini dizkizun aldi guziz, eihartu ta hil zauzkizu. Gaur ere, berriz heldu zauzu Gillen etxerat, landare bat eskutan. Patxi hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.
Johaine Sarraillet, Gillen Hiribarren 10eko txikia
Gillen eta Johaine laborariak zirezte. Gillen, 40 urte dituzu eta zure lan denbora inahala ttipitzen ari zira. Johainek berriz, 70 urtetan ez du lana utzi nahi. Gillen hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
Gillen Hiribarren Kartzela
Hauek dituzu puntuak: 1) Ospitaletan dute egoera txarra… 2) Erizaina ote da errespetatua?
Gillen Hiribarren Kartzela

Huna orai, bi bertsu, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko gaia: Su Hiltzaile bolondresa izaitea erabaki duzu. Lehen deia ukan berri duzu.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube