Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Karlos Aizpurua Etxarte

Oiartzunen sortu arren, 2002az geroztik Saran bizi da. Oiartzungo Haurtzaro ikastolako bertso eskola sortu zenean hasi zen bertan 11 urterekin. Euskal Herriko Eskolarteko finalista izan zen 1989an. Oarsoaldeko plazetan aritu zen, 20 urtetan utzi zuen arte. Hala ere, Oiartzungo Bertso Asteko taldekako txapelketetan parte hartu zuen, baita herriko Amazkar ostatukoan ere. Aspaldi plazan aritu gabe egon ondoren 2008an parte hartu zuen Iparraldeko lehendabiziko bertsolari txapelketan (finalista).

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 18 - Makea

Karlos Aizpurua Etxarte, Gillen Hiribarren 8ko nagusia

Karlos eta Gillen gurasoak zarete. Zuen haurrak bere kolegioko lotura liburuxkan gehitua izan den janzkera araudi berria izenpetzea galdegin dizue. Karlos hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Oier Urreizti, Karlos Aizpurua Etxarte 8ko txikia

Oier eta Karlos ostatu batean lankideak zirezte. Hirugarren aldia da Karlosek gaueko txanda duelarik ezin etorria adierazi duela. Oier, berriz ere Karlos ordezkatu beharrean zira. Oier hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Karlos Aizpurua Etxarte Puntuari erantzunak

(doinua : xarmengarria). 1) Mendia zinez modan dugu garai hontan... 2) Ibili ote zira aurten onddo bila?

Karlos Aizpurua Etxarte, Mizel Mateo 10eko txikia

Adiskideak zirezte Karlos eta Mizel. Karlos hegazkin eraikuntza enpresa batean zinuen lana galdu duzu, zure ehunka lankidek bezala. Mizel entzun duzu erraiten, aeronautikaren krisia berri ona dela ingurumenarentzat. Karlos hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Karlos Aizpurua Etxarte Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko hemen duzu gaia: Familiako kideekin ez kurutzatzeko ahaleginak egin ohi dituzu, baina gaur, ezin izan duzu gonbidapenari ezetza eman.

Urriak 16 - Maule

Karlos Aizpurua Etxarte, Aitor Servier Etxexuri 8ko nagusia
Gosetearen kontrako elkartasun bazkaria bukatu berri duzie. Botatzen ari zirezten janari soberakinari begira zizte. Karlos hasirik, 3na bertsu 8ko handian.
Maddi Ane Txoperena Iribarren, Karlos Aizpurua Etxarte 8ko txikia

Maddi Ane, hondartzan goxoki instalatu berri zira, etzanaldi ederra egiteko gogoarekin. Karlos ondoan jarri zaizu, zure ustez sobera hurbil. Maddi Ane hasirik 3na bertsu 8ko ttipian.

Maddi Sarasua Laskarai, Karlos Aizpurua Etxarte 10eko txikia

Heldu den asteburuan iraganen den Lurrama antolatzen ari zizte. Karlos, alkoholik gabeko zikiroa antolatu nahi duzu. Maddi, zikiroren arrakastaz ez zira segur. Maddi hasirik, 3na bertsu 10eko ttipian.

Karlos Aizpurua Etxarte Kartzela
Hona beraz zure lehen püntüak. 1) Marra margotua da, gainditu ezina… 2) Oztopoa ez al da gure buruetan? Hona orai, nahi düzün doinü eta neurrian, bi bertsu kantatzeko gaia: Hainbat hilabetez muga fisikoki hetsia ikusi duzu. Batzuen arrangura, ezantza eta tabakoa ezin erostearena izan da. Baina zurea, sakonagoa da.