Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Oier Urreizti

2000/08/21ean sortu zen. Bidarraitarra. Ikaslea da Baionako euskal ikasketetako lizentziako 3.urtean.  8 urterekin sartu zen bertsu eskolara lehen aldikotz eta oraindik hor jarritzen du. Bertsuari begira, urte ezberdinetan eskolartekoetan  parte hartu du bai gure hiru lurraldeetako xapelgoan eta baita ere Euskal Herriko finalean. Aurtengoa, bere lehen XILABA izanen da.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 18 - Makea

Mizel Mateo, Oier Urreizti 8ko nagusia

Mizel eta Oier, zuen etxea elkarrekin erosi zinuten duela hiru urte. Orain, erosle batek bi aldiz diru gehiago proposatu dizue. Mizel hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Oier Urreizti, Karlos Aizpurua Etxarte 8ko txikia

Oier eta Karlos ostatu batean lankideak zirezte. Hirugarren aldia da Karlosek gaueko txanda duelarik ezin etorria adierazi duela. Oier, berriz ere Karlos ordezkatu beharrean zira. Oier hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Oier Urreizti Puntuari erantzunak

(doinua : haizeak bidali du…). 1) Bakea zabaltzera beti jende bera... 2) Gizon xuria berriz ote da nagusi?

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Oier Urreizti 10eko txikia

Maddi Ane eta Oier elkarrekin bizi zarete. Etxea bezain zaharra den ordulari bat bada bertan: tik tak entzuten da etxe osoan. Maddi Ane ezin jasana zaizu. Oier zuri ez. Maddi Ane hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Oier Urreizti Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko hemen duzu gaia: Familiako kideekin ez kurutzatzeko ahaleginak egin ohi dituzu, baina gaur, ezin izan duzu gonbidapenari ezetza eman.