Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Mizel Mateo

Bigarren aldiz parte hartuko du Xilaban. Lehen aldiz, 2008an hartu zuen parte.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 18 - Makea

Mizel Mateo, Oier Urreizti 8ko nagusia

Mizel eta Oier, zuen etxea elkarrekin erosi zinuten duela hiru urte. Orain, erosle batek bi aldiz diru gehiago proposatu dizue. Mizel hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Mizel Mateo 8ko txikia

Irati, orain dela bi urte agentzia bidez erosi zinuen Argentinarako bidaia ezeztatua izan zen. Gaur, Mizel, agentziako arduradunak deitu zaitu eta bidai birtuala egitea proposatu. Irati hasita 3na bertsu 8ko ttipian.

Mizel Mateo Puntuari erantzunak

(doinua : xarmengarria…). 1) Sukaldean badago mila gutizia... 2) Gazi ala gozoa zer duzu gustuko?

Karlos Aizpurua Etxarte, Mizel Mateo 10eko txikia

Adiskideak zirezte Karlos eta Mizel. Karlos hegazkin eraikuntza enpresa batean zinuen lana galdu duzu, zure ehunka lankidek bezala. Mizel entzun duzu erraiten, aeronautikaren krisia berri ona dela ingurumenarentzat. Karlos hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Mizel Mateo Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko hemen duzu gaia: Familiako kideekin ez kurutzatzeko ahaleginak egin ohi dituzu, baina gaur, ezin izan duzu gonbidapenari ezetza eman.