Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Gizarte Antropologiako ikasketak egin ditu EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetari eta kolaboratzaile lanetan ari da BERRIA eta Topatu.eus komunikabideetan. Idazle lanetan ere ari da eta argitaratu berri du lehen eleberria.
8 urte ingururekin hasi zen Hendaiako bertso eskolan. Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen 2011n, eta hainbat gazte sariketatan parte hartu du. 2012an XILABA xapelketan lehen aldiz parte hartu zuen. Gaur egun Bortzirietako bertso eskolan aritzen da. Aurtengoa bere bigarren XILABA izanen da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 18 - Makea

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irati Alcantarilla Urdanpilleta 8ko nagusia

Maddi Ane eta Irati, azken aldian biziari buruzko hausnarketa betean sartua den bikotea zirezte. Kontsumismo basatitik ateratzea erabaki duzue. Zertarik hasi pentsatzen ari zarete. Maddi Ane hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Gillen Hiribarren, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko txikia

Gillen eta Maddi Ane konfinamendu bakoitzeko 5 kilo hartu dituzue. Orain beste konfinamendu bat hasiko dela iragarri dute. Gillen hasita 3na bertsu 8ko ttipian

Maddi Ane Txoperena Iribarren Puntuari erantzunak

(doinua : xarmengarria). 1) Ikasturte berria zalantzaz betea... 2) Galduko ote dugu irria betiko?

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Oier Urreizti 10eko txikia

Maddi Ane eta Oier elkarrekin bizi zarete. Etxea bezain zaharra den ordulari bat bada bertan: tik tak entzuten da etxe osoan. Maddi Ane ezin jasana zaizu. Oier zuri ez. Maddi Ane hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko hemen duzu gaia: Familiako kideekin ez kurutzatzeko ahaleginak egin ohi dituzu, baina gaur, ezin izan duzu gonbidapenari ezetza eman.

Urriak 16 - Maule

Maddi Ane Txoperena Iribarren Hasierako agurra
Kerman Diaz , Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko nagusia
Urtero ez bezala, aurtenko oporretan ez duzie hegazkina hartu eta Euskal Herria bisitatzea erabaki duzie. Euskal Herriko mapari begira zizte. Kerman hasirik, 3na bertsu 8ko handian.
Maddi Ane Txoperena Iribarren, Karlos Aizpurua Etxarte 8ko txikia

Maddi Ane, hondartzan goxoki instalatu berri zira, etzanaldi ederra egiteko gogoarekin. Karlos ondoan jarri zaizu, zure ustez sobera hurbil. Maddi Ane hasirik 3na bertsu 8ko ttipian.

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Amets Arzallus Antia 10eko txikia
Zientzilari zonbaitek iragarri dute gerora mamuten berpizteko ahalmena izanen dela. Maddi Ane, ilusio handiz hartu duzu berria. Amets zuri, arrangura piztu dizu. Maddi Ane hasirik, 3na bertsu 10eko ttipian.
Maddi Ane Txoperena Iribarren Kartzela

Hona beraz zure lehen püntüak. 1) Marra margotua da, gainditu ezina… 2) Oztopoa ez al da gure buruetan? Hona orai, nahi düzün doinü eta neurrian, bi bertsu kantatzeko gaia: Hainbat hilabetez muga fisikoki hetsia ikusi duzu. Batzuen arrangura, ezantza eta tabakoa ezin erostearena izan da. Baina zurea, sakonagoa da.

Azaroak 13 - Donibane Lohizune

Maddi Ane Txoperena Iribarren Hasierako agurra
Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko nagusia
Afganistango bi emazte gazte zirezte. Kabulen manifa baten prestatzen ari zirezte. Maddalen hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart Hiribarren 8ko txikia
Maddi Ane, Patxi zure auzoa, laugarren aldikotz etorri zaizu bere apartamenduko abereak zaintzea galdeginez. Maddi Ane hasita 3na bertsu 8ko ttipian.
Maddi Ane Txoperena Iribarren Puntuari erantzunak

(Haizeak bidali du).- 1) AHT-a berriz da protagonista... 2) abiadura ez da fite joatea... 3) emeki bizitzea ez al dugu hobe?

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Amets Arzallus Antia 10eko txikia
Txertatzea errefusatu ondotik lana galdu duzue. Amets zuk gaizki bizi duzu egoera, bainan Maddi Ane, zuk hortan aukera berri bat ikusten duzu. Maddi Ane hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
Maddi Ane Txoperena Iribarren Kartzela
Hauxe da nahi duzun neurri eta doinuan 3 bertsu kantatzeko gaia: Orain arte, besteen begiradak arranguratu izan zaitu.
Maddi Ane Txoperena Iribarren Bukaerako agurra

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube