Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Amets Arzallus Antia nagusitu da Maulen ospatutako lehen Final Aitzineko saioan

2021/10/17
XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako lehen final aitzinekoa jokatu da Maulen. Bertan, Amets Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Maddi Ane Txoperena Iribarrenek eta Aitor Servier Etxexurik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 150 bat bertsuzale izan dira Mauleko MAULE BAITHAko aretoan. Datorren larunbatean Final Aitzinetako bigarren saioa jokatuko da Bardozeko Ezker Paretan.

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketari segida emanaz, Final Aitzinetako lehen saioa jokatu da Mauleko "MAULE BAITHA" aretoan.

 Maulen taldea

Saioko irabazlea Amets Arzallus Antia izan da, 526 punturekin. Finalerako pasea zuzenan lortu du.

Horrela geratu da sailkapena:

  1. Amets Arzallus Antia ..................................526
  2. Maddi Ane Txoperena Iribarren .................498,5
  3. Aitor Servier Etxexuri ................................494
  4. Maddi Sarasua Laskarai ............................477,5
  5. Karlos Aizpurua Etxarte .............................460,5
  6. Kerman Diaz ..............................................454

XILABA 2021 Bertsulari  Txapelketaren Final Aitzinetako bigarren saioa, hurrengo larunbatean (urriak 23) ospatuko da Bardozeko Ezker Paretan, 17:00etan,  Miren Artetxe SarasolaMaddalen Arzallus AntiaXumai Murua BerraRamuntxo ChristyIrati Alcantarilla Urdanpilleta, eta Iker Altuna bertsulariekin.  Aurkezlea, Pantxika Solorzano izanen da.

Saioa 17:00etan hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.