Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

XILABA 2021 Hiriburura iritsiko da larunbatean

2021/09/30
Larunbatean jokatuko da XILABA 2021 txapelketaren hirugarren sailkapen saioa. Hiriburuko La Perle aretoan izanen da arratsaldeko 17:00etan.

Hau izanen da, Antton Lannes aurkezlearen eskutik larunbateko saioan, kantari arituko den seikotea:  Iker AltunaKerman DiazPatxi IriartPettan PrebendeAitor Sevier Etxexuri eta Josu Txoperena Iribarren.

Saiorako sartzeak egunean berean eskuratu ahal izango dira arratsaldeko 16:00etatik aitzina Hiriburuko La Perle aretoan.