Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Martxan da berriro Bertsosarrerak.eus ataria

2021/11/12
[EGUNERAKETA] Arazo teknikoak izan dira, eta ondorioz, sarrerak erosteko webgunea etenda egon da goizean zehar. Konpondu dira arazo teknikoak eta sarrerak eskuragarri daude jada.

Bertsolaritza ekitaldietarako dugun www.bertsosarrerak.eus webguneak arazoak izan ditu azken orduetan: atari horretan daude Bizkaiko Bertsolari Txapelketako, Nafarroako Bertsolari Txapelketako eta Xilabako sarrerak. Ondorioz, webgunea etenda egon da goizean zehar.

Konpondu dira arazoak eta martxan da ataria.

Gogoratu biharko Xilabako finalerako sarrerak ondorengo toki hauetan ere salgai direla:

  • Senperen: Larraldean, Bertsularien Lagunak elkartearen egoitzan
  • Baionan: Elkar Megadendan
  • Donibane Garazin: Irulegi Irratian
  • Pausun: Xaia ostatua
  • Itsasun: Herriko Etxean

Saioa izango den Kanpos Berri Jai Alain ere, bihar bertan leihatila 15:30ean irekiko da.

Etenda dago momentuz bertsosarrerak.eus