Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Amets Arzallus Antia nagusitu da Gabadin ospatutako azken kanporaketako saioan

2021/10/10
XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu da Gabadin, eta Final Erdietako saioak nola osatuak izanen diren erabakita gelditu da. Odei Barroso Gomilak eta Maddi Sarasua Laskaraik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 145 bertsuzalek, giro ederrean bete dute Gabadiko Herriko gela. Datorren larunbatean Final Aitzinetako lehen saioa jokatuko da Mauleko "MAULE BAITHA" gelan.

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketari segida emanaz, kanporaketetako laugarren eta azken saioa jokatu da Gabadiko Herriko gelan.

Saioko irabazlea Amets Arzallus Antia izan da, 469 punturekin, eta horrela geratu da sailkapena:

  1. Amets Arzallus Antia ..................469
  2. Odei Barroso Gomila .................440,5
  3. Maddi Sarasua Laskarai ............424,
  4. Egoitz Zelaia ..............................414,5
  5. Maindi Murua Berra ...................406
  6. Johaine Sarraillet .......................382

XILABA 2021 Bertsulari  Txapelketaren Final Aitzinetako lehen saioa, hurrengo larunbatean (urriak 16) ospatuko da Mauleko "MAULE BAITHA" gelanAmets Arzallus AntiaMaddi Ane Txoperena IribarrenMaddi Sarasua LaskaraiAitor Servier EtxexuriKerman Diaz, eta Karlos Aizpurua Etxarte bertsulariekin.  Aurkezlea, Oihana Larrandaburu izanen da.

Saioa 17:00etan hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.

Horrela osatuta gelditu dira Final Aitzinetako beste bi saioak:

Urriak 23, Bardozeko Ezker Paretan, 17:00etan.- Miren Artetxe SarasolaMaddalen Arzallus AntiaXumai Murua BerraRamuntxo ChristyIrati Alcantarilla Urdanpilleta, eta Iker Altuna. Aurkezlea, Pantxika Solorzano.

Urriak 30, Izpurako Faustin Bentaberri gelan, 17:00etan.- Patxi IriartOdei Barroso GomilaEgoitz ZelaiaMaindi Murua BerraGillen Hiribarren eta Johaine Sarraillet. Aurkezlea, Joana Itzaina.