Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Makeako saioan

2021/09/19
XILABA Bertsulari Txapelketako lehen kanporaketa jokatu da Makean. Irati Alcantarilla Urdanpilletak eta Gillen Hiribarrenek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 90 bertsuzale izan dira Makeako Herriko Gelan. Datorren larunbatean Muskildin iraganen da bigarren saioa.

Hasi da XILABA 2021 Bertsulari Txapelketa. Kanporaketetako lehen saioa jokatu da Makeako Herriko Gelan.

Saioko irabazlea Maddi Ane Txoperena Iribarren izan da, 422,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Maulen kantatzeko. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Maddi Ane Txoperena Iribarren.................422,5
  2. Irati Alcantarilla Urdanpilleta......................396,5
  3. Gillen Hiribarren ........................................390
  4. Karlos Aizpurua Etxarte ............................388,5
  5. Mizel Mateo...............................................370
  6. Oier Urreizti ..............................................369,5

XILABAko Bertsulari  Txapelketaren bigarren kanporaketa hurrengo larunbatean ospatuko da, Muskildiko Posonpesenean. Xan Alkhat, Miren Artetxe SarasolaMaddalen Arzallus Antia, Ramuntxo Christy, Xumai Murua Berra eta Bittor Thicoïpe bertsulariekin. Aurkezlea Xabi Elgar izanen da.

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.