Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Maddalen Arzallus Antia nagusitu da Bardozen ospatutako bigarren Final Aitzineko saioan

2021/10/24
XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako bigarren final aitzinekoa jokatu da Bardozen. Bertan, Maddalen Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Miren Artetxe Sarasolak eta Xumai Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 130 bat bertsuzale izan dira Bardozeko Ezker Paretan. Datorren larunbatean Final Aitzinetako azken saioa jokatuko da Izpurako Faustin Bentaberri aretoan.

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketari segida emanaz, Final Aitzinetako bigarren saioa jokatu da Bardozeko Ezker Paretan.

Taldea (2)

Saioko irabazlea Maddalen Arzallus Antia izan da, 513,5 punturekin. Finalerako pasea zuzenan lortu du.

Horrela geratu da sailkapena:

  1. Maddalen Arzallus Antia ...............513,5
  2. Miren Artetxe Sarasola .................500,5
  3. Xumai Murua Berra ......................488,5
  4. Ramuntxo Christy .........................481,5
  5. Iker Altuna .....................................468
  6. Irati Alcantarilla Urdanpilleta .........461,5

XILABA 2021 Bertsulari  Txapelketaren Final Aitzinetako hirugarren saioa, hurrengo larunbatean (urriak 30) ospatuko da Izpurako Faustin Bentaberri gelan, 17:00etan.- Patxi IriartOdei Barroso GomilaEgoitz ZelaiaMaindi Murua BerraGillen Hiribarren eta Johaine Sarraillet bertsulariekin. Aurkezlea, Joana Itzaina izanen da.

Saioa 17:00etan hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.