Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Patxi Iriart nagusitu zen larunbatean XILABA 2021 Txapelketaren hirugarren kanporaketan

2021/10/04
XILABA Bertsulari Txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen larunbatean Hiriburun. Aitor Servier Etxexurik eta Kerman Diazek egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 100 bat bertsuzale izan ziren Hiriburuko La Perle aretoan. Datorren larunbatean Gabadin iraganen da laugarren saioa.

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketan, kanporaketetako hirugarren saioa jokatu zen Hiriburuko La Perle aretoan. Saioko irabazlea Patxi Iriart izan zen, 416,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Izpuran kantatzeko. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Patxi Iriart ..............................416,5
  2. Aitor Sevier Etxexuri ..............410,5
  3. Kerman Diaz ..........................399,0
  4. Iker Altuna ..............................382,5
  5. Josu Txoperena Iribarren .......359,5
  6. Pettan Prebende ....................319,5

XILABAko Bertsulari  Txapelketaren laugarren kanporaketa hurrengo larunbatean ospatuko da, Gabadiko Herriko Gelan, Amets Arzallus AntiaOdei Barroso GomilaMaindi Murua BerraMaddi Sarasua LaskaraiJohaine Sarraillet eta Egoitz Zelaia bertsulariekin. Aurkezlea Amaiur Lujanbio izanen da.

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.