XILABA 2021 Bardozera iritsiko da larunbatean
    
    2021/10/19
  
                   Larunbatean jokatuko da XILABA 2021 txapelketaren bigarren Final Aitzineko saioa. Bardozeko Esker Paretan izanen da arratsaldeko 17:00etan.
                
            
            
        
        Hau izanen da, Pantxika Solorzano aurkezlearen eskutik larunbateko saioan, kantari arituko den seikotea: Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia, Xumai Murua Berra, Ramuntxo Christy, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, eta Iker Altuna.
Saiorako sartzeak egunean berean eskuratu ahal izango dira arratsaldeko 16:00etatik aitzina Bardozeko Ezker Paretan. Bertan Finalerako sarrerak ere izanen dituzue salgai.
Oharra: Saiora sartzeko, osasun ziurtagiria eskatuko da
        