Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Izpuran jokatuko da XILABA 2021 Txapelketaren azken Final Aitzinekoa

2021/10/27
Larunbatean jokatuko da XILABA 2021 Txapelketaren hirugarren Final Aitzinekoa, eta Finala nola osatua izanen den erabakita geldituko da. Izpurako Faustin Bentaberri aretoan ospatuko da arratsaldeko 17:00etan.

Joana Itzaina aurkezlearen eskutik larunbateko saioan, kantari arituko den seikotea: Patxi IriartOdei Barroso GomilaEgoitz ZelaiaMaindi Murua BerraGillen Hiribarren eta Johaine Sarraillet

Saiorako sartzeak egunean berean eskuratu ahal izango dira arratsaldeko 16:00etatik aitzina Izpurako Faustin Bentaberri aretoan. 

Bertan Finalerako sarrerak ere izanen dituzue salgai.

Oharra: Saiora sartzeko, osasun ziurtagiria eskatuko da