Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ziburura iritsi da Haizea dator bertso saioa

2026/04/01
Baltsan elkartean egin zen gazteen bertso saioa.

Ziburun elkartu ziren bertako bertso eskolako gaztetxoak eta kantura etorritako gazte bertsolariak. Baltsanera hurbildutako publikoa bertsoz goxatzea lortu zuten kantuan ari izan ziren bertsolari hauek: Unax Aizpurua Ibargarai, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Hodei Lekuona Blanco, Iraun Zestau Telletxea, Irantzu Idoate Funosas eta Aitor Servier Etxexuri. Gai emaile lanetan Irati Alcantarilla Urdanpilleta bertso eskolako erakaslea aritu zen.

Haizea dator gazteak plazaratzeko ekimena da eta hurrengo saioa apirilaren 24ean izanen da Baionako Epaiska elkartean 19:00etan.