Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Xilabaren finala jokatu da Aiherran

2023/11/20
Hazparke taldea gailendu zaio Muttikoak taldeari.

Aiherrako Denen etxea gela lepo zela jokatu zen larunbatean taldekako Xilabaren finala. Eguerdiko 12:30ean hasi zen bertso besta aperitifa eta bazkari goxoarekin. Saioa 17:00etan abiatu zen eta Kanaldudek hedatu zuen zuzenean. Sintonia entzun orduko esku zartaz hartu zituen publikoak bertsolariak: Muttikoak taldetik Irati Alcantarilla, Miren Artetxe, Ibai Lekuona eta Haize Lekuona. Hazparke taldetik Irantzu Idoate, Nahia Sasco eta Ortzi Idoate.

Gai emaile lanetan Amaia Castorene eta Xalbat Alzugaray aritu ziren eta bertsolariak aurkeztu ondorengo lehen agur umoretsu eta jostariek giroa berotu zuten haseratik.

Epaile izan ziren Ainhoa Sarasua, Iban Thikoipe eta Maialen Berrak emandako puntuaketaren ondorioz, Hazparke taldeak jantzi zituen hiru txapelak.

2023ko taldekako Xilabari amaiera eman genion beraz Aiherran.

Milesker irailean hasitako bide hontan auzolana eskaini diguzuen guzti-guztioi. Bertsoa baino gehiago gara.