Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

XILABA 2021!

2021/06/21
Bertsularien Lagunak elkarteak datorren udazkenean XILABA 2021 Bertsulari Txapelketa iraganen dela jakinarazten du.

Iazko urtean finitzerik izan ez genuen txapelketa ahantzi eta berriz plazak hartzera aterako gara, oraingoan burura eramanen dugun esperantzarekin. Aurten, 24 bertsularik parte hartuko du lehia horretan. Covid-19 izena hartzen duen pandemiaren baimenarekin, irailaren 18an Makeako Herriko Gelan hasi eta azaroaren 13an Donibane Lohizuneko Jai Alaian bururatuko den 8 saioko txapelketa izanen da.

Ia asteburu guziez bertsuarekin gozatzeko parada ukanen duzue.

Ekainaren 20a bertsulariek zein saiotan kantatuko duten erabakitzeko zozketaren eguna izan zen. Larraldean bildurik ondoko hauek dira XILABAn parte hartuko duten bertsulariak:  Aitor Servier EtxexuriAmets Arzallus AntiaBittor ThicoïpeEgoitz ZelaiaGillen HiribarrenIker AltunaIrati Alcantarilla UrdanpilletaJohaine SarrailletJosu Txoperena Iribarren,  Karlos Aizpurua EtxarteKerman DiazMaddalen Arzallus AntiaMaddi Ane Txoperena IribarrenMaddi Sarasua LaskaraiMaindi Murua BerraMiren Artetxe Sarasola, Mizel MateoOdei Barroso GomilaOier UrreiztiPatxi Iriart HiribarrenPettan PrebendeRamuntxo ChristyXan Alkhat eta Xumai Murua Berra.