XILABA 2020!

2020/06/20
Bertsularien Lagunak elkarteak datorren udazkenean XILABA 2020 Bertsulari Xapelketa iraganen dela jakinarazten du.

28 bertsularik parte hartuko du lehia horretan, sekulan ikusi gabeko kopurua!

Covid-19 izena hartzen duen pandemiaren baimenarekin, irailaren 19an Hiriburuko La Perle gelan hasi eta azaroaren 21ean Donibane Lohizuneko Jai Alaiean bururatuko den 10 saioko xapelketa izanen da.

Ia asteburu guziez bertsuarekin gozatzeko parada ukanen duzue.

Egun, ekainaren 20an bertsulariek zein saiotan kantatuko duten erabakitzeko zozketaren eguna izan da. Larraldean bildurik ondoko hauek izan dira: Aitor Servier Etxexuri, Amets Arzallus Antia, Battitt Crouspeyre, Bittor Thicoïpe, Bixente Hirigarai, Egoitz Zelaia, Elixabet Etxandi Goienetxe, Gillen Hiribarren, Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena Iribarren, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo, Odei Barroso Gomila, Oier Urreizti, Oneka Arteaga Olasagasti, Ortzi Idoate, Patxi Iriart Hiribarren, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat eta Xumai Murua Berra.