Urepele eta Baigorrin iragan dira apirileko bertso topaketak
2025/04/28
Apirilaren 21an hasi eta 27an bururatu dira topaketak.
Urepelek hartu du gazteen txanda. Hiru egunez egitarau betea izan dute: Amerikanoenia interpretazio zentroa ezagutu, Odei Barrosoren bisita, Xalbador zenaren etxea ezagutu eta familiari bertsoak kantatu, Alaia Martin eta Nerea Ibarzabalekin bertso saioa. Ederki baliatu dute egonaldia.
Baigorrik hartu dio segida bertso topaketei eta bertan lehen mailako haurrak izan ditugu bi txandetan banaturik. Joko, erronka eta hainbat ikusgarri izan dituzte, eguzki eta euri artean ortzadar ederra marraztuz.
Orotara 180 ikasle etorri dira aurtengo bertso topaketara eta bost irakasleez gain beste lau begirale gazte izan ditugu gurekin aste osoan zehar.