Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Taldekako XILABA: Muskildi

2023/10/30
Lehen finalerdia ospatu zen Muskildin larunbatean.

Muskildiko Posonpesenean ospatu zen Xilabaren lehen finalerdiko saioa, bertan Hazparke (Irantzu Idoate, Nahia Sasco eta Ortzi Idoate) eta Zizpa Txispa taldeak (Maddalen Arzallus, Aitor Servier, Oihan Perez eta Aiantze Lannes) lehiatu ziren. Amaiur Lujanbio izan zuten gai emaile.

Umorez beteriko saioa osatu zuten bertsolariek, agurretik hasi eta bukaeraraino. Epaileek bere lana eginik, Hazparke taldea izan zen garaile.

Beraz, hazpandarrek azaroaren 18an Aiherran ospatuko den finalean kantatuko dute.

Taldekako Xilabaren azken finalerdia Azkainen izango da azaroaren 4an 19:00etan Kiroletan, saio honetan Muttikoak (Irati Alcantarilla, Haize Lekuona, Ibai Lekuona eta Miren Artetxe) eta Lizaieta taldeak (Etxahun Azkarraga, Ellande Alfaro, Haira Aizpurua eta Karlos Aizpurua) arituko dira lehian. Azkaingo ikastolak taloak eginen ditu.