Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Taldekako XILABA aurkeztu dugu

2023/09/05
Aurtengo edizioaren irudia Amaia Carrerek sortu du.

2023. urteko taldekako Xilaba irailaren 22an abiatuko da Ozazen. 9 talde izango dira lehian, 38 partehartzaileetatik 16 izango dira emakumeak. Banakako txapelketako zurruntasunetik at, taldekako Xilaba jostaria izango da. Bertsoa ardatz izanik ateak idekitzen dizkio beste arte diziplinei, hala nola musika edo antzerkia. 9 saio izango dira lehen ligaxkan: Ozaze, Urruña, Sara, Amenduze-Eihera, Hendaia, Baionan bi aldiz, Hazparne eta Alduden. Lehen finalerdia urriak 28an izango da Muskildin. Bigarrena Azkainen azaroaren 4an. Final handia Aiherran burutuko da azaroaren 18an egingo den bertso bazkariaren ondotik.