Taldekako XILABA: Aldude

2023/10/23
Ligaxkako azken saioa bururatu zen ostiralean Alduden.

Alfaro ostatua beteta, Zizpa Txispa (Maddalen Arzallus, Aitor Servier, Oihan Perez eta Aiantze Lannes) eta Ez dok 5 (Maddi Sarasua, Battitt Crouspeyre, Oier Urreizti, Xermin Camblong eta Joana Itzaina) taldeak lehiatu ziren finalerdien aitzineko azken saio honetan, Joanes Etxebarria gai emaile lanetan izan zutelarik. Epaileek hala ebatzita, Zizpa txispa taldea gailendu zen.

Hortaz erabakita gelditu dira datozen bi finalerdiak: Urriaren 28an Hazparke eta Zizpa txispa taldeak lehiatuko dira Muskildin, Posonpesenean 19:30ean. Xiberoko ikastolek taloak eginen dituzte. Eta azken finalerdia azaroaren 4an izanen da Azkaingo Kiroletan 19:00etan, bertan Muttikoak eta Lizaieta taldeak izango ditugu buruz buru. Hemen ere Azkaingo ikastolako taloak dastatzeko parada izanen dugu.