Taldekako XILABA

2023/02/23
Izen emaiteak abian.

Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko taldeen arteko lehia bat da taldekako XILABA eta 2023ko udazkenean abiatuko da. Ekimen hunek, bertsularitza bertze gisa batera lantzeko parada eman nahi du: lehiaren aitzakian eta taldearen babesean, bertsu eskoletatik plazarat jauzi egiteko parada eskainiz. Taldeen arteko ekimena da eta taldea ez dute soilik bertsulariek osatzen: hauekin batera aurkezleak, epaileak eta laguntzaileak ere ariko baitira lanean. Izen emaiteko azken eguna maiatzaren 10a izanen da.