Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Otsailaren 26an izango dugu Biltzar Nagusia

2022/02/18
Aurtengo Biltzar Nagusia ere, Senperen, Amotze auzoko "Larraldea" etxean eginen da 10:30etatik aitzin.

Otsailaren 26an, larunbata, 10:30etatik aitzin, Bertsularien Lagunak Elkarteko Biltzar Nagusia izanen da Senpereko "Larraldea" etxean.

Biltzarrean, 2021eko memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztu eta bozkatuko dira. Berdin, 2022ko egitasmo nagusiak eta aitzinkontua proposatu eta bozkatuko dira. Bukatzeko, Zuzendaritzako kideak nortzuk diren ikusi eta bozkatuko dira.

Proiektu hau gu denena delako, Biltzarrean parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu Bertsularien Lagunak Elkarteko bazkide guztioi.