Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Larunbatean ospatuko da Hernandorena Sariketaren FINALA

2017/11/21
Urriaren 27an Donibane Garazin abiatu zen Hernandorena Sariketa, datorren larunbatean azaroaren 25, iritsiko da Baionako helmugara. Bertako ZIZPA Gaztetxean jokatuko da Finala. Saioa 21:00etan hasiko da.

Baionako ZIZPA gaztetxean, kanporaketetan sailkatu ziren sei bertsulari izanen dire bertsutan. Hauek dira saio huntan neurtuko diren gazteak: Garaziko kanporaketan aitzina egin zuten Aratz IGARTZABAL eta Maider ARREGI. Atharratzeko saiotik sailkatutako Maialen AKIZU eta Nahia SASCO. Eta Itsasun ospatu zen azken kanporaketatik sailkatuak, Aitor SERVIER, eta Jon GURRUTXAGA.

Bertan erabakiko da nor izanen den aurtengo xapelduna. 

Anima zaite, eta etorri Baionako ZIZPA gaztetxerat elgarrekin goza dezagun!