Nahia Etxeberri izan da garaile Pagolako saioan
Auzteia ostatua jendez bete da lehen saio honetan. Sei bertsolariak izendatu ditu Aritz Bidegain gai emaileak eta goxoki hartuak izan dira kanturako Danel Herrarte, Pagoa Bidart, Nahia Etxeberri, Josu Txoperena, Araitz Katarain eta Kattin Madariaga. 8ko handian, 8ko txikian, puntuari erantzunez eta ganbarako gaietan ibili dira bertsolari gazteak ale ederrak josiz.
Iban Thicoipe eta Ramuntxo Christy izan ditugu epaile lanetan eta punduen batura eginik, Nahia Etxeberri izan da saioko garailea eta berarekin batera Josu Txoperena sailkatu da maiatzaren 9an Uztaritzen jokatuko den finalerako.
Heldu den saioa apirilaren 24an izanen da Hendaiako Enbata gaztetxean 19:30ean eta bertan bertsolari hauek kantatuko dute: Irati Alcantarilla, Irantzu Idoate, Sabin Abarrategi, Johane Larre, Izaro Bilbao eta June Aiestaran. Gai emailea Amaiur Lujanbio izanen da.
Auzteiako lagunak eskertu nahi ditugu egindako harrera goxoarentzat.