Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Maiatzaren 11ean Hernandorena sariketaren finala Senperen

2024/05/06
Senpereko Larraldean izango da finala 19:00etan

Hernandorena sariketako finalera sailkatu dira ondoko bertsolariak: Haira Aizpurua Ibargarai, Irantzu Idoate Funosas, Maddi Aiestaran Iparragirre, Izaro Bilbao Arostegi, Jon Mendiluze Mujika eta Danel Herrarte Nafarrete. Gai emaile lanetan Xalbat Alzugaray arituko da eta epaile lanetan Zuhaitz Olazabal, Iban Thikoipe eta Ainhoa Sarasua. Saioaren ondotik aperitifa izanen da. Zatozte bertsolari gazteak entzun eta sustengatzera!