Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Larzabalen abiatuko da Gazte Xilaba

2026/05/18
Sailkatze saioa izanen da Larzabalekoa.

Heldu da 2026ko Gazte Xilaba eta 14 bertsolari gaztek kantatuko dute aurtengo edizioan. 14-18 urte bitarteko bertso eskoletako ikasleek hartzen dute parte lehiaketa honetan:

* Maia Argain Oihanburu (Duzunaritze)

* Ganix Zapirain Casado (Hendaia)

* Hodei Lecuona Blanco (Biriatu)

* Aitor Del Bosque Gascon  (Hendaia)

* Nahia Etcheverry Lopepe (Ainhize- Monjolose)

* Leina Alkhat Larrandaburu (Etxebarre)

* Ainhize Urkia Barrero (Hendaia)

* Ekain Harlouchet (Duzunaritze)

* Pagoa Bidart Hirigoyen (Hazparne)

* Unax Aizpurua Ibargarai (Sara)

* Hegoi Alberdi (Hendaia)

* Johane Larre Salaberri (Baiona)

* Gana Berhokoirigoin Zubeldia (Gamarte)

* Amaiur Aizpurua Eskisabel (Hendaia)

Maiatzaren 23an izanen dugu sailkatze saioa 10:00etan Larzabaleko Espelletenia ostatuan. Saioaren ondotik bazkaldu nahi izanez gero, erreserbatu behar da 0637131747 telefonora deituz. Finalera sei bertsolari sailkatuko dira, eta Itsasun jokatuko da ekainaren 7an Sanoki gelan 10:00etan.

Euskal Herriko herrialde guztietatik sailkatuko diren bertsolariekin osatuko da Euskal Herriko finala, Arantzan (Nafarroa) jokatuko dena ekainaren 13an goizez.