"Larraldea Saria" bertsupaper lehiaketaren sari banaketa igandean
    
    2017/11/30
  
                   Senpereko Amotze auzoan dagoen "Larraldea" etxean ospatuko da "Larraldea saria" bertsupaper lehiaketaren sari banaketa. 
                
            
            
        
        Datorren igandean, abenduaren 3, goizeko 10:00etan izanen da hitzordua. Bertan ezagutuko dira nortzuk diren aurtengo edizioaren irabazleak. Bi mailatan lehiatu dira hainbat partehartzaile. Gazteen mailan: 17 urtera artekoak, eta Helduen mailan: 18 urte edo gehiagokoak.
Ondoren aperitifa izanen da. Bestari jarraipena emaiteko, aukera ezin hobea izanen da Azkainen. Euskararen Egunaren egiataruaren barnean, 12:00etan bertsu poteoa izanen da bertsu eskolako haurrak, Odei Barroso, Xumai Murua eta Aitor Servierekin. Ondoren, Biltokin 14:00etan, bertsu bazkaria, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiorekin. 
 
    