Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Jean Pierre Mendiburu bertsulari heletarra zendu da

2022/11/04

Jean Pierre Mendiboure Etcheverry "Mendiburu" bertsularia azaroaren 3an zendu da. 1948 urtean sortu zen Heletan eta ofizioz laboraria zen. 1967an agertu zen plazan Aiherran, Alkhat, Irigarai eta Arrosagarai kantukide zituela. Batez ere Xalbador, Mattin, Xanpun, Ezponda, Mixel Aire, Ernest Alkhat edota Lazkao Txikirekin aritu izan zen bertsutan. 1981 eta 1984 urteetan Nafarroako txapeldun izan zen heletarra eta beste hamabitan kantatu izan zuen finalean. Ehun bertsu sailetik goiti idatzi zituen, horietarik batzuk saristatuak izan zirenak, eta baita bi liburu ere, "Bertsutan ariz ikasten" (1984) eta "Ene bertsuen feria" (2007). Hiru antzerki obraren egile izan zen.