Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Irati Alcantarilla gailendu da Hendaiako saioan

2026/04/25
Bigarren sailkatze saioaren ondotik, erabakia da finaleko seikotea.

Hendaiako Enbata gaztetxean jokatu da Hernandorena sariketako bigarren eta azken sailkatze saioa. Honako bertsolari hauek aritu dira kantuan Amaiur Lujanbio gai emailearen gidaritzapean: Johane Larre, June Aiestaran, Irantzu Idoate, Irati Alcantarilla, Sabin Abarrategi eta Izaro Bilbao. Epaile lanetan Zuhaitz Olazabal eta Abel Zabala ari izan dira.

Irati Alcantarilla izan da saioko garailea eta June Aiestaranekin batera zuzenean sailkatu da Uztaritzeko finaleko. Honenbestez erabakita gelditu da finaleko seikotearen izen zerrenda:

* Nahia Etxeberri

* Kattin Madariaga

* Irati Alcantarilla

* June Aiestaran

* Izaro Bilbao

* Irantzu Idoate

Finala maiatzaren 9an izanen da Uztaritzeko Latsa gelan 19:00etan. 

Enbata gaztetxeko lagunak eskertu nahi ditugu beren etxeko atea zabaldurik.