Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Baditugu I. Aitor Sarasua Bertsopaper Lehiaketako saridunak

2021/03/22
Ander Fuentes Mujikaren eta Nahia Etxeberri Lopeperen bertso sortek lortu dituzte lehen sariak. Helduen saileko beste bi sarituak Elixabet Etxandi eta Urko Egaña Calderon izan dira eta Gazteen sailekoa aldiz Leina Alkhat Larrandaburu eta Kemen BIdegain Bergara.

Biziki ontsa joan da I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa. Lehenbizi, parte-hartzaile guziak eskertu nahi ditu Bertsularien Lagunak elkarteak, eskualdearentzat eta, oro har, euskararentzat hain garrantzitsu izan den Aitor Sarasua omentzeko sariketan parte hartzeagatik.

Bestalde, sari banaketa bertso bazkari/afari batekin egitea da gure asmoa. Uda jin aitzin ezinezkoa balitz, beste molde bat atzemanen genuke.

Gailendu diren bertso sortak ikusteko, sakatu hemen.