Hiru Bertsulari ttiki egun ospatu ditugu
2025/05/21
Larzabale, Senpere eta Hiriburun iragan dira.
Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberuko ikastoletako haurrak errezibitu ditugu antolatu ditugun hiru Bertsulari ttiki egunetan. Bertan geletan landutako bertso sortak kantatu dituzte eta besteenak entzun, giro zinez goxoan. Oscar Estanga izan dute alboan gitarrarekin laguntzeko. Eta bertsolariak etorri zaizkigu bertso jolasean aritzeko. Gurekin izan ditugu Josu Txoperena, Amets Arzallus, Ekhine Zapiain, Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena, Goizane Etcheverry eta Nahia Etcheverry.
Ikastoletako 3., 4. eta 5. mailan eramaten dugun bertso proiektuaren amaierako bestak izan dira hauek. Bertsoaren hazia lantzen segituko dugu.