Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Hernandorena sariketa Hendaian

2024/04/28
Hendaiako Baleak elkartean jokatu zen 2. kanporaketa.

Antton Lannes gai emailearen aginduetara kantatu zuten sei bertsolariek Hendaian, hala nola, Ibai Lekuona, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, June Diaz, Maddi Aiestaran eta Jon Mendiluze aritu ziren bertsotan. Epaile lanetan Maialen Berra eta Zuhaitz Olazabal aritu ziren eta Irantzu Idoate izan zen garaile. Honenbestez erabakita gelditu da finalisten zerrenda: Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Danel Herrarte, Maddi Aiestaran, Izaro Bilbao eta Jon Mendiluze arituko dira kantuan maiatzaren 11an  (Herri Urrats bezpera) 19:00etan Senpereko Larraldean. Ondotik jatekoa eta edatekoa izanen da.