Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ordutegiz aldatuko da Hernandorena 2021 saioa

2021/05/25
Bertsularien Lagunak elkarteak, Hernandorena 2021 saioaren ordu aldaketaketaren berri jakinarazten du.

Bertsularien Lagunak elkarteak ohar honen bidez larunbatean Baionako ZIZPA gaztetxean 17:00etan iragan behar zen saioaren ordua 14:00etara aldatzea erabaki duela jakinarazten du.

Frantziako Estatuak gure hizkuntzaren aurka harturiko erabaki larrien aitzinean Bertsularien Lagunak elkarteak bere kexua adierazi nahi du eta 16:00etarako deitua den manifestaldian parte hartzera deitzen du.