Hernandorena 2021

2021/05/19
Maiatzaren 29an ospatuko da aurtengo HERNANDORENA saioa, Baionako Zizpa Gaztetxean.

Bertsularien Lagunak elkarteak, aurtengo HERNANDORENA, maiatzaren 29an Baionako Zizpa gaztetxean 17.00etan iraganen dela jakinarazten du.

Usaian Euskal Herri osoko bertsolari gaztez osatzen den sariketa, lehiarik gabekoa izanen da aurten.

Osasun egoera kontuan hartuz eta neurrien arintzea baliatuz, Irati Alcantarilla, Oneka Arteaga, Josu Txoperena, Nahia Sasco, Oier Urreizti eta Haira Aizpurua bertsolariak  Aritz Bidegain gai-emailearen eskutik bilduko dituen bertso jaialdia antolatzea deliberatu dugu.