Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Hego Lapurdiko ikasleen Bertsu Besta Egunak Donibane Lohizunen

2016/05/13
Maiatzaren 9, 10 eta 12an, Hego Lapurdiko Hiriguneak eta Bertsularien Lagunak elkarteak lurraldeko ikastetxeen arteko Bertsu Besta Egunak antolatu zituzten , Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan.
Ikasturte denboran, Hego Lapurdiko Hiriguneko euskara zerbitzuak Bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, bere eremuko ikastetxe desberdinei «bertsolari bat klasean» izeneko proiektua eskaini die. 
Horren baitan, 2016ko maiatzaren 9, 10 eta 12an proiektuari bukaera emateko, hiru Bertsu Besta egun antolatu zituzten 23 taldeekin, Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan.  Ikasleek bertsu-erakasle diren Odei BarrosoAimar Karrika, eta Egoitz Zelaiarekin gelan landutako bertsuak kantatu zituzten oholtza gainean. Egun berezi horiek ospatzeko Amets Arzallus,  eta Sustrai Colina bertsulariak izan ziren bertan kantatzen. Hauekin batera Oskar Estanga bertsulari-musikaria izan zen bere gitarrarekin gaztetxoei laguntzen eta ekitaldia animatzen.
Ekitaldietan giro biziki goxuan, orotara 500 bat ikasleek parte hartu zuten .