Haizea dator URRUÑA

2022/12/12

Haizea dator ekimeneko bigarren saioa Urruñako Berttoli elkartean izan zen abenduaren 9an, saio jostagarri eta aberasgarria benetan. 70 lagun elkartu ginen bertan. Gomitatuak izan ziren Azkaingo eta Senpereko bertso eskolak. Ekimen honetako hirugarren saioa urtarrilaren 13an izanen da arratseko 19:00etan Hendaiako Enbata gaztetxean.