Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Haizea Dator Itsasun!

2020/01/13
Haizea dator ekimenaren laugarren saioa iragan zen Itsasuko Goxoki Gaztetxean joan den ostiralean

Haizea dator ekimenak saio arrakastatsua ezagutu zuen joan den abenduaren 10ean Itsasuko Goxoki gaztetxean. Jende multzo polita bertaratu zen Itsasuko bertso eskolak antolatutako saiora eta biziki giro goxoan iragan zen. Bertsotan aritu ziren bertsolari gazteak Oneka Arteaga, Mae Lascaray, Irantzu Idoate eta Onintza Agirre izan ziren eta gaztetxoak laguntzen Maddi Sarasua eta Oier Urreizti bertsolariak.

Ekimenak bere bidea egiten segituko du eta hurrengo hilabeteetan ere saioak izanen dira herrietan. Hauek izanen dira hurrengo saioak:

 

-Otsailak 6, Baiona (Kalostrape ostatuan)

-Martxoak 13, Azkaine (Xoko Ona ostatuan)

-Apirilak 3, Urruña (Berttoli elkartean)

-Maiatzak 15, Baigorri (Basaizea elkartean)