Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Haizea Dator ekimen arrakastatsua Hendaiako Enbata Gaztetxean

2021/12/13
Haizea Dator ekimenaren harira egindako bertso saioan Hendaiako Enbata gaztetxea bete zen bertsolari gazteak entzuteko.

Bertsolari gazteei plazak eskaintzeko eta bertso eskolen eragile izaera lantzeko asmoz sortutako ekimena da Haizea Dator eta 2021-2022 ikasturtea indartsu hasi du ekimenak. Herrietako bertso eskolak dira saio hauen antolatzaileak eta bertso eskoletako gazteek kantatzen dute plazetan aritzen diren bertsolari gazteekin batera.

Bigarren saioa izan zen Hendaiakoa, lehena Lexantzün iragan baitzen azaroaren 12an. Arratsaldeko 19:00etarako gaztetxea beteta zegoen eta biziki giro goxoan iragan zen saioa. Irati Aizpurua, Ibai Lekuona, Haize Lekuona eta Naroba Irati Catalán izan ziren bertso eskoletatik kantuan aritu ziren bertsolariak eta  Iker Altuna eta Egoitz Zelaiaren parte hartzearekin posatu zuten saioa. Bertaratutako gazte eta gurasoen gozamenerako ale ederrak utzi zituzten bertsolariek.

Ekimenak aitzina segituko du datozen hilabeteetan, eta ikasturte bukaera arte saioak antolatuko dira hilabetero. Hurrengoa urtarrilaren 7an izanen da, Itsasun.