Haizea dator bertso saioa Itsasura heldu da
2025/12/20
Itsasuko Balaki trinketan burutu da Haizea dator ekimenaren bigarren saioa.
Balaki trinketak ateak ideki dizkio bertsoari ostiral honetan eta neguko giro goxoa sortu da bertan.
Honako hauek izan dira kantuan aritu diren bertsolariak:
- Inaia Larronde
- Xermin Camblong
- Laida Borda
- Hodei Pagoaga
- Laia Fernandez
- Goizane Etcheverry Lopepe
- Enaitz Zestau-Telletxea
Gai emaile lanetan Antton Bidart izan dugu.
Haizea dator urte berriarekin itzuliko da, otsailaren 27an Atharratzeko Prefosta elkartean.