Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

"Haizea dator" Baigorrin abiatu da

2023/11/27
Ikasturteko lehen saioa izan da.

Baigorriko Basaizean ospatu zen "Haizea dator" ekimenaren lehen bertso saioa. Bertan Oier Urreizti, Lur Renteria, Johane Larre, Nahia Etcheverry eta Uxue Lannes bertsolariek abestu zuten, Ainhoa Sarasua gai emaile izan zutelarik. Ekimen honen helburua bertsolari gazteei plazak eskaintzeaz gain, tokiko bertso eskoletako ikasleak antolatzaile aktibo bilakatzea ere bada. Hurrengo saioa abenduaren 15ean izango da Urruñako Berttoli elkartean.