"Haizea dator" Azkainen

2024/04/15
Azkainen burutu da ekimen honen azken saioa.

Azkaingo bertso eskolako ikasleen agurrak ireki zuen gazteen bertso saioa. Ondotik, Johane Larre, Unax Aizpurua, Ibai Lekuona, Haira Aizpurua eta Nahia Etcheverry aritu ziren bertsotan Ainhoa Sarasua gai emaile zutelarik. Giro goxoan ale ederrak entzun ahal izan genituen. Azkaingoa izan da ikasturte hontako "Haizea dator" ekimenaren azken saioa. Heldu den urtean itzuliko gira.

Argazkia: Jakes Larre.