Haizea dator abiatu da Hendaian

2025/11/24
Enbata gaztetxean bertsolari gazte andana bat elkartu zen ostiralean.

Haizea dator ekimenaren edizio berria Hendaian abiatu da. Bertsolari gazteei plazak eskaintzea eta bertso eskolak antolatzaile bihurtzea du xede ekimen honek. Ikasturte hontan bost saio izanen dira lurralde osoan.

Hendaiako saioan bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

  • Josu Txoperena
  • Ganix Zapirain
  • Aitor Del Bosque
  • Hodei Lekuona
  • Ainhize Urkia
  • Johane Larre

Gai emaile lanetan aldiz, Eneko Aizpurua eta Hegoi Alberdi izan genituen.

Hurrengo saioa abenduaren 19an izanen da Itsasuko Balaki trinketean.