Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du XILABAko eskolarteko txapela

2023/05/28
Ibai Lekuona Arceles izan da bigarren. Biak izango dira Iurretako EHko finalean ekainaren 3an.

Itsasuko Sanoki gela bertsozalez bete da gaur goizean. Haira Aizpurua Ibargarai izan da berriz ere garaile. Oihan Perez Harisperen ordez Irati Aizpurua Ubedak kantatu du final honetan. Giro bikainean aritu dira gazteak bertsotan, Xalbat Alzugaray gai emaile zutela. Epaile lanetan berriz, Ainhoa Sarasua, Zuhaitz Olazabal eta Abel Zabala aritu dira. Urtez urte eta bertsoz bertso loratzen doan xapelgoa da gurea.