Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Gazteen Xapelgoa

2021/06/28
Haira Aizpurua Ibargaraik jantzi zuen txapela, Senpereko "Larraldean" ospatutako eskolarteko Xapelgoan.

Joan den larunbatean, ekainaren 26an, jokatu zen Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Eskolarteko Xapelgoaren Finala, Senpereko "Larraldea" baserrian. Aretoa ikuslez bete zen eta bertaratuek giro ederrean gozatu ahal izan zuten saioaz. 

Finalistak

Finalean ondoko sei bertsulariak kantatu zuten:

  • Haira Aizpurua Ibargarai
  • Oneka Arteaga Olasagasti
  • Aetz Etxart Sarasola
  • Haize Lekuona
  • Oihan Perez Harispe
  • Laida Etxeberri Pacheco

Gaiak, Xan Alkhatek  eman zituen, eta  epaile lanetan hirukote honek jardun zuen: Joakin Arregi Goenaga, Zuhaitz Olazabal Susperregi,  eta Iban Thicoïpe.

 Taldea txaloka

Haira Aizpurua Ibargaraik bildu zituen puntu gehien. Urte luzez Bertsularien Lagunak elkarteko kide eta "Lapurdi 1609" elkartearen ordezkaria den Mixel Mendiburuk jantzi zion xapela.