Giro ederrean iragan dira bertso topaketak
Apirila iritsi da, eta opor garaia ere, eta hortxe egin ditugu gure bertso topaketak. Hiru txanda izan dira Baigorriko Oronozian eta azken txanda bat kolegio eta lizeoko ikasleentzat Idauze Mendiko Karrikian. Orotara 185 haur/gaztek hartu dute parte. Lan talde osoa ibili da guzia pentsatzen eta antolatzen, sei irakasle eta beste bost begirale izan ditugu gurekin proiektu honetan.
Gonbidatuak
Gonbidatu bereziak izan ditugu aurtengoan ere: Maider Arregi, Aitor Bizkarra eta Nahia Etxeberri bertsolariak alde batetik. Eta bestetik aurtengo pastorala idazten dabiltzan Leire eta Intza Casamajouk lan horren inguruko xehetasunak eman dizkigute, eta asko ikasi dugu pastoralari buruz, oso aberatsa izan da hartu emana. Idauze Mendiko txandan "Gartxot" pastorala idatzi eta taularatu dugu bertako arrabotïan.
Heldu den urtean berriz itzuliko dira topaketa maiteak.