Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Gazte Xilabaren sailkatze saioa izanen da Baigorrin maiatzaren 24an

2025/05/16
Bixentainian hasiko da saioa goizeko 10:00etan

Baigorrin abiatuko da Gazte Xilabaren aurtengo edizioa. 14 eta 18 urte bitarteko 15 bertsolari gaztek eman dute izena, horietarik 9 neska direlarik. Hauek dira Baigorrin abestuko duten bertsolariak: Laia Alvarez Abrisketa, Gana Berhokoirigoin Zubeldia, Laia Borda, Ekain Harlouchet, Maia Argain Oihanburu, Nora Oçafrain, Leina Alkhat Larrandaburu, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Hodei Lecuona Blanco, Uxue Lannes Butron, Pagoa Bidart Hirigoyen, Johane Larre Salaberri, Goizane Etcheverry Lopepe, Unax Aizpurua Ibargarai eta Nahia Etcheverry Lopepe.

Epaile lanak egiteko Ramuntxo Christy, Maialen Berra eta Maindi Murua izanen ditugu. Josu Txoperena izango da saioaren gai emailea.

Gazte Xilabaren finala ekainaren 7an burutuko da Itsasuko Sanoki gelan goizeko 10:00etan. Euskal Herriko finala ekainaren 14an izanen da Arantzako frontoian (Nafarroa) arratsaldeko 16:30an.