Gazte Xilabaren finaleko seikotea erabakita gelditu da
Bixentainia mukuru betea zela jokatu da Gazte Xilabaren sailkapen saioa, bi txandatan banatuta. Orotara 13 bertsolari lehiatu dira goiz hontan: Pagoa Bidart Hirigoyen, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Goizane Etcheverry Lopepe, Maia Argain Oihanburu, Ekain Harlouchet, Johane Larre Salaberri, Laida Borda, Nahia Etchverry Lopepe, Hodei Lecuona Blanco, Unax Aizpurua Ibargarai, Leina Alkhat Larrandaburu, Gana Berhokoirigoin Zubeldia eta Laia Alvarez Abrisketa. Haserako agurrak entzun ondoren hainbat ariketa burutu dituzte bertsolariek, eta ale ederrak entzuteko parada izan da Baigorrin.
Maindi Murua, Maialen Berra eta Ramuntxo Christy aritu dira epaile lanetan eta finalean kantatuko duen seikotea hauxe izanen dela ebatzi dute: Leina Alkhat, Goizane Etcheverry, Gana Berhokoirigoin, Amaiur Aizpuru, Nahia Etcheverry eta Unax Aizpurua.
Gazte Xilabaren finala ekainaren 7an izanen da Itsasuko Sanoki gelan goizeko 10:00etan. Txapeldunari txapela Bertsularien lagunak elkarteko lehendakari den Aritz Bidegainen ezarriko dio.